Europako Garapen Eredua ZERBITZUEN PRODUKTIBITATE URRIA 1. Zerbitzuek ez dute betetzen industriaren ordezko gisa egotzi ohi zaien zeregina produktibitatearen aurrerapena sustatzeko. Inguruabar hori diruzko produktibitatearen ikuspegitik zein produktibitate materialaren edo sozialaren ikuspegitik egiazta dezakegu. 2. Jada ikusi dugu zerbitzuen sektorea, orokorrean, industriak baino produktibitate urriago duten jarduerek osatzen dutela. Urteko produktibitateari buruzko datuetan zein azken hamarkadetako bilakaeran hautematen da hori. Izan ere, azken hamarkadetan, produktibitatearen bilakaeraren ahultzeak zerbitzuen sektoreari eragin dio, industriari beste edo gehiago. 3. Produktibitate-mailaren ikuspegitik, industriaren antzeko edo goragoko produktibitate nominalak dituzten bi sektore-zerbitzu nabarmendu ditzakegu: Informazioaren eta komunikazioaren sektorea eta finantza-sektorea. 4. Hala ere, Europar Batasunean enpleguak zerbitzuen azpisektoreetan duen banaketa ikusita, argi ikusten da finan
Hide player controls
Hide resume playing