Myvideo

Guest

Login

BPG ETA ORDUKO PRODUKTIBITATEA

Uploaded By: Myvideo
1 view
0
0 votes
0

BPG ETA ORDUKO PRODUKTIBITATEA 1. Orokorrean onartuta dago, garapen ekonomikoaren xedea ondasunen eta zerbitzuen produkzioa areagotzea dela uste badugu, BPG –barne-produktu gordina– dela adierazle makroekonomiko egokiena, biztanleko BPGn adierazita, edo, hobe, lan egindako orduko produktibitatean adierazita (batez besteko produkzioa lan egindako ordu bakoitzeko). Orduko produktibitateari esker, saihestu egin daiteke, lan egindako orduen kopurua handitzearen edo lanean dauden pertsonen kopurua handitzearen ondorio gisa –eta ez ekonomiaren eraginkortasunaren ondorio gisa–, BPGren bilakaerak isla dezakeen desitxuratzea. 2. Hau izan daiteke lehen ondorioa, oso garrantzitsua: BPGren bilakaerari baino, komeni dela gero eta garrantzi gehiago ematea orduko produktibitatearen bilakaerari . 3. Edonola ere, bai BPGdaren bai produktibitatearen arazoa da termino monetarioetan neurtu behar direla. Orain arte, diruzko neurketa da era guztietako ondasun eta zerbitzuen produkzioaren bilakaera adierazle berean biltzeko aukera ematen digun tresna bakarra. 4. Baina diruaren bidez, hau da, ondasun eta zerbitzu horien merkatuko prezioaren bidez egindako neurketa horrek zientzia ekonomikoak oraindik konpondu ezin izan dituen arazo larriak eragiten ditu, eta BPGd normalaren eta BPG errealaren arteko bereizketaren bidez inflazioaren inpaktuaren arazketa baino harago doaz. 5. Lehen arazoa da BPGn ez direla sartzen produzitzen diren eta beharrezkoak diren produktu eta zerbitzu ugari, merkatuan saltzen eta erosten ez direnak. Autokontsumoa, adibidez, eta, batez ere, etxeko lana. Azken hau BPGn ez sartzeak arazo estrategiko, sozial eta ekonomiko larriak eragin ditu azken belaunaldietan. 6. Bigarren arazoa da garapen ekonomikoaren inpaktuaren parte handi batek eragina duela eraginkortasunaren eta kalitatearen hobekuntzan eta BPGk baloratzen ez dituen kostuen murrizketetan. Hori da, seguruenik, «produktibitatearen paradoxa» deritzonaren eta diruzko edo merkatuko produktibitatearen bilakaeraren eta produktibitate sozial edo materialaren bilakaeraren arteko desadostasunaren jatorria. 7. Labur, hau ondoriozta dezakegu: a) Biztanleko errenta eta, batez ere, orduko produktibitateak gero eta pisu handiagoa izan behar dute BPGn ekonomiaren eraginkortasunaren bilakaera neurtzen denean. b) Orain arte ekonomia ez da gai izan BPGk kontuan hartzen ez dituen funtsezko alderdiak modu eraginkorrean neurtzeko. Izan ere, alderdi horiek produktibitatearekin batera aztertu behar dira bilakaera aztertzen denean eta helburu ekonomikoak ezartzen direnean: - Ordainik gabeko lanaren bilakaera (etxeko lana, batez ere) - BPGn behar bezala kontabilizatzen ez den produktibitate sozialaren edo materialaren bilakaera. PDF:

Share with your friends

Link:

Embed:

Video Size:

Custom size:

x

Add to Playlist:

Favorites
My Playlist
Watch Later