Myvideo

Guest

Login

GEHIEGI BALIOETSI DUGU BERRIKUNTZAREN INPAKTUA

Uploaded By: Myvideo
1 view
0
0 votes
0

Europako Garapen Eredua GEHIEGI BALIOETSI DUGU BERRIKUNTZAREN INPAKTUA? 1. Azken hamarkadetan, garapen ekonomikoa, epe ertainera edo luzera, produktibitatearen bilakaeraren mende dagoela eta, azken finean, produktibitate hori funtsean inbertsioaren eta berrikuntzaren mende dagoela defendatzen duen kultura ekonomikoan murgilduta bizi izan gara. 2. Baina baliteke kultura ekonomiko horrek energia-iturrien zeregina gutxietsi izana eta berrikuntzarena gehiegi balioetsi izana. 3. Badirudi errealitate historikoak argi erakusten digula garapen ekonomikoaren bilakaeran izandako aurrerapen handiak ez zirela izan aurrerapen teknologikoen ondorio –aurrerapen horiek orokorrean hartuta–, energia-iturri eraginkorragoak izateko izandako aurrerapenen ondorio baizik. 4. Lehen industria-iraultzak aztertuz gero, argi dago zuzeneko lotura dutela energia-iraultzekin: ikatza eta ur-lurruna, lehen industria-iraultzan, eta petrolioa, gasa eta elektrizitatea, bigarrenetan. Energia-iturri horiek kasu bakoitzean lehendik zeudenak baino askoz eraginkorragoak izan dira. 5. Baina ez da gauza bera gertatuta hirugarren eta laugarren industria-iraultzetan. Aurrekoetan ez bezala, azken horietan ez da energia-iraultzarik izan energia-iturri eraginkorragoak lortzeko. Alderantziz; ingurumen-arrazoiak direla-eta planteatzen da energia berriztagarrien ezarpen masiboa –oraindik hasten ari den prozesu gisa–, eta ez energia-efizientzia dela-eta. 6. Baliteke hirugarren industria-iraultzaren «porrota» delakoak –«produktibitatearen paradoxa» esan izan zaio– faktore horretan izatea jatorria. Hau da, energia-iturri berri eraginkorragoetan oinarritzen ez badira, aurrerapen teknologiko hutsek produktibitatearen igoera garrantzitsuak lortzeko duten zailtasunean. 7. Duela 30 edo 40 urtetik hona, sinistu izan dugu teknologiaren eta berrikuntzaren aurrerapenak berez lortuko zuela garapen ekonomikoa sustatzea eta geldialditik ateratzea. Baina litekeena da ezinezko itxaropena izatea oraingo testuinguru energetikoan. 8. Horrek ez du esan nahi berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa ez direla berez garrantzitsuak. Funtsezkoak dira une bakoitzean dauden energia-iturriak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta errentagarri egiteko. Halaber, eragile ekonomiko publiko eta pribatu guztiek berez duten tresna da. 9. Gogora dezagun, gizadiaren historian lehen aldiz, energia-iturri berria aurrerapen zientifiko eta teknologikoetatik abiatuta garatzeko aukera dugula (hala gertatu da energia nuklearrarekin, adibidez). Energia-iturri berrien inguruko aurrerapen tradizionalen oinarria, berriz, ordura arte ezezagunak ziren baliabide naturalen erabilera-aukeren ezusteko aurkikuntzak izan ziren. 10. Aurrerapen teknologikoak eta berrikuntzak aurrea egiteko edo geldialdi ekonomikoa saihesteko aukera eman ahal digute. Badirudi zantzu guztiak daudela pentsatzeko etorkizuneko aurrerapen sozioekonomiko handiak ziurrenik lotuta egongo direla oraingoak baino eraginkorragoak diren energia-iturri berrien erabilera masiboarekin. PDF:

Share with your friends

Link:

Embed:

Video Size:

Custom size:

x

Add to Playlist:

Favorites
My Playlist
Watch Later