Myvideo

Guest

Login

Frantzian. ETEKINETAN PARTE HARTZEA BENETAKOA AL DA

Uploaded By: Myvideo
1 view
0
0 votes
0

1. Behin eta berriz eztabaidatu da Frantziako araudian “enpresaren mozkinak soldatapekoei birbanatzea“ bezala araututako “partaidetza“ ikuspuntu ekonomikotik benetako mozkinen banaketa ote den. 2. Lehenik eta behin, langile guztiei dagokien prima ez da zehazki enpresak sortutako etekinen kuota jakin bat. Mozkinen gainean kalkulatzen da, baina beste erreferentzia batzuetan ere oinarritzen da, hala nola soldatek balio erantsiaren gainean duten pisua eta erakundearen ondare garbiaren zifra. 3. Langileek ez dute galeretan parte hartzen. Egia esan, arau-tratamenduak erakusten digu, funtsean, mozkinetako partaidetza bat baino gehiago, mozkinen zifrari erreferentzia egiten dion ordainsari-prima bat dela. 4. Erreferentziazko lege-formula ezin dugu audio honetan azaldu. Gure web orrian duzue eskuragarri. Lege-formula horren arabera, prima sortuko da soilik emaitzak enpresaren ondare garbiaren ^tik gorakoak badira. Hau da, errentagarritasuna txikia denean, etekin osoa jasotzen du jabeak.

Share with your friends

Link:

Embed:

Video Size:

Custom size:

x

Add to Playlist:

Favorites
My Playlist
Watch Later