Garapen Ekonomikoa GARAPEN JASANGARRIA ETA DEMOGRAFIA 1. Egia da, Nazio Batuek planteatutako garapen jasangarriko helburu eta xedeen hedadura eta aniztasuna kontuan hartuta, eta, oro har, arlo teorikoan halakotzat jotzen direnenak kontuan hartuta, erraza dela helburuak sakabanatzea eta lehen mailakoa eta bigarren mailakoa, garrantzitsua dena eta ez dena nahasteko tentaldia izatea. 2. Hala ere, badirudi argi dagoela kontzeptu batzuk jasangarritasunaren kontzeptuaren beraren oinarrian daudela, zentzurik zorrotzenean hartuta ere. Hau da, etorkizuneko hazkundea epe labur edo ertainean hartutako neurrien bidez kolokan jartzea saihesteko beharrari dagokionez. 3. Hala, garapenaren jasangarritasunaren oinarrizko hiru irizpide daude: Baliabide naturalen agortzea saihestea, gehiegizko zorpetzea saihestea eta oreka demografikoa ziurtatzea. 4. Oreka demografikoa funtsekoa da garapena jasangarria izan dadin, pertsonak garapen ekonomikoaren eta sozialaren protagonista diren aldetik. Pertsonarik gabe ezin
Hide player controls
Hide resume playing