Mendian gora haritza ahuntzak haitzean dabiltza itsasoaren arimak dakar ur gainean bitsa. Kantatu nahi dut bizitza usteltzen ez bazait hitza mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza. (Bis) Euskal Herriko tristura soineko beltzen joskura txori negartiz bete da eta umorez hustu da. Emaidazue freskura ura eskutik eskura izarren salda urdina edanda bizi naiz gustura. (Bis) Euskal Herriko poeta kanposantuko tronpeta hil kanpaiari tiraka eta hutsari topeka. Argitu ezak kopeta penak euretzat gordeta goizero sortuz bizitza ere hortxe zegok eta. (Bis) Mundua ez da beti jai iñoiz tristea ere bai bainan badira mila motibo kantatzeko alai. Bestela datozen penai ez diet surik bota nahi ni hiltzen naizen gauean behintzat egizue lo lasai
Hide player controls
Hide resume playing