1. Enplegua pertsona bakoitzari agindutako produkzio-lanaren ikuspuntutik aztertzen badugu, bistakoa dirudi sistema ekonomiko mota guztietan arazoak daudela enplegu-mailarekin. Arrazoi naturalak edo ekonomikoak direla medio, produktuen eta zerbitzuen beharra ez dator beti guztiz bat biztanleria aktibo osoaren ekoizpen-gaitasunarekin. 2. Izan ere, eredu ekonomiko mota guztietan gertatzen dira merkatuaren edo ekoizpenaren premien aldaketa iraunkorrak edo bat-batekoak, eta horrek aldizka lan-gaitasunaren gaindikinak sortzen ditu. 3. Gizarte-eredu bakoitzak berariaz erantzuten dio erronka horri. Eta erabilitako politiken arabera egiten dute, baita, logikoa denez, sistema bakoitzean defendatzen diren interesen arabera ere. 4. Printzipioz, sistema bakoitzak oinarrizko hiru estrategia mota hauen artean hauta ditzake lan-gaitasunaren gehiegikeriei aurre egiteko: A. Langabeziara behar adina langile bidaltzea, gehiegizko gaitasun hori konpentsatzeko. B. Gehiegizko lan gaitasuna langile guztien artean ban
Hide player controls
Hide resume playing