EH Bilduren koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiri elkarrizketa Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. «Etapa berri bat irekitzen da. Indar abertzaleen artean tarte gutxi daukagu herri bezala akordioei ezetz esateko. Edukiei erreparatuko diegu, ez hitzei». «Euskal Herria nazioa dela eta euskal herritarrok erabakitzeko eskubidea dugula uste dugunok adostasunak bilatu beharko genituzke. Uneotan ez dut PSE horretan ikusten; azaldu beharko du zein den bere alternatiba». «Etxebizitza eskubidea da, ez negozioa. Bankuak salbatzea babesten dutenek leporatzen digute interbenzionistak izatea jendearen eskubideak bermatzeko». «Erakunde publikoak behartuta daude neurriak hartzera. Alokairuen prezioak mugatzeko, etxe hutsak mobilizatzeko eta etxebizitza publikoaren parkea handitzeko ordua da». Jarrai gaitzazu: Twitter: Facebook: Instagram: Telegram: Webgunea:
Hide player controls
Hide resume playing