PDF: ZER GERTATU DA BERRABIATZE HANDIAREKIN? 1. Azken urteotako kapitalismo aurreratuaren bilakaeran deigarria izan da Berrabiatze Handia izeneko proiektua bat-batean agertu eta desagertu izana, bai hedabideetan, bai azterketa korporatiboetan, baita ideia horren lehen sustatzaileak, Munduko Foro Ekonomikoak alegia, egindako dokumentuetan. 2. COVID pandemiaren eztandaren ondorioz 2020an sortutako Berrabiatze Handia proiektuak agortutzat eman nahi zuen eredu neoliberala, eta kapitalismo korporatiboaren eredu berri bat bultzatu nahi zuen. Honen bultzatzaileek kapitalismo inklusiboa edo alderdi interesdunen kapitalismoa (“stakeholdercapitalism“) deitu zioten, XXI. mendearen bigarren hamarkadan jada definitzen ari zen eredua. Batzuek adierazi zutenaren aurka, ez zen pandemiaren krisiari aurre egiteko proiektu bat, eredu sozioekonomiko berri bat bultzatzeko proiektua baizik. Hau da, &qu
Hide player controls
Hide resume playing