ZORRARI BURUZKO EZTABAIDA 1. Zorraren moderazioa –oreka demografikoarekin eta baliabide naturalen kudeaketa egokiarekin batera– garapen ekonomikoaren jasangarritasunaren funtsezko oinarrietako bat da. 2. Funtsean, arazoa da zorra hazten bada ondasun eta zerbitzu gehiago erosten direla, eta, hala, gorantz sustatzen duela jarduera ekonomikoa. Kontrapartida gisa, zorrak mugaeguneratzen direnean, gure sarreren zati bat maileguen zenbatekoa itzultzeko eta interesak ordaintzeko erabili behar dugu, eta, ondorioz, murriztu egiten da ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko dugun ahalmena, eta jarduera ekonomikoa beherantz sustatzen da. 3. Aurrekoak zentzua du zorra inbertsiorako edo beharrezkoak diren gastuetarako erabiltzen denean. Horrenbestez, zorra itzultzeak eta interesak ordaintzeak eragindako BPGren jaitsiera inbertsioak sortutako aberastasunaren bidez konpentsatu ohi da. 4. Orokorrean, esaten da herrialde baten zor orokorrak –publikoa eta pribatua– ez duela gainditu behar BPGren gaineko % 100/150
Hide player controls
Hide resume playing