1. Sozialdemokrazia posible den galdetzeak ez da zentzugabea. Europako alderdi sozialdemokrata askok hauteskundeetan duten pisua murriztu dela datu nabarmena da, baina ez hausnarketa honetarako garrantzitsuena. Era batera edo bestera, soldatapeko langileen interesak ordezkatzeko joera talde politiko batzuek edo besteek hartu ohi dute. 2. Orain aztertu nahi dugu ea une honetan benetan posible den mugimendu politiko sozialdemokrata indartsu bat, ez bakarrik hauteskundeei begira, baita soldatapekoen interesak eraginkortasunez defendatzeko orduan ere. 3. Badirudi historiak erakusten digula ez dela nahikoa borondate politikoarekin, eta nazioarteko testuinguru ekonomikoak eta testuinguru geopolitikoak modu erabakigarrian baldintzatzen dituztela sozialdemokraziaren gobernu-ekintzaren benetako aukerak. 4. Hori da gerraostea eta gerra hotza Europako sozialdemokraziaren urrezko urteak izatearen arrazoia. Urte horietan ongizatearen estatua eraiki zen, sindikatuak indartu ziren, soldatak eta lan-baldintzak nabar
Hide player controls
Hide resume playing