Nawal ama hil zaie Jeanne eta Simon bikiei, Kanadan. Bere azken hitzari kasu eginez, gutun batzuk entregatu behar dituzte, eta iraganaren bila doaz, Ekialde Hurbileko herrialde arabiar batera. Nazio fiktizioa da hori filmean, baina argi dago Libano dela inspirazioa, bertako gerra, eta fakzio kristau eta musulmanen arteko gatazkak. Nawalen iragan ezezagun horretan sorpresak aurkituko dituzte bikiek. 2011ko atzerriko filmerako Oscarretan izendatua egon zen film hau, baina ez zuen irabazi. Zuzendari eta gidoilaria; Denis Villeneuve. Jatorrizko antzezlana: Wajdi Mouawad. Musika: Gregoire Hetzel, Radiohead. Aktoreak: Melissa Desormeaux-Poulin, Maxim Gaudette, Lubna Azabal, Remy Girard, Abdelghafour Elaaziz. Ekoiztetxea: Micro Scope. Ekoizpeneko herrialdea: Quebec. Hizkuntzak: Frantsesa, arabiera. Estekak: IMDB | Wikipedia
Hide player controls
Hide resume playing